Ir al contenido

Perihelio zoriontsu on 2013!

2013 enero 2
por Manu Arregi Biziola

2009an argitaratutako artikulu hau errekuperatzen dugu gaurkoan.

Ulertu al duzue txistea? Ez ziurrenik, astronomiarik ez badakizue. Eta baliteke astronomia dakizuen batzuk ere honetaz inoiz pentsatu ez izana aurretik. Gauza da erabiltzen dugun egutegia astronomiatik etorri arren, urteari hasiera emateko eguna guztiz arbitrarioa dela. Ikus dezagun zergatik.

Zenbait puntu berezi daude Lurraren Eguzkiaren inguruko orbitan. Hasierako puntuak bezala aukeratuak izateko aproposak. Aproposenetariko bi, aukeratutako puntuen inguruan daude, bat ez etorri arren.

Puntu berezi horietako bat neguko solstizioarena da –negukoa Ipar Hemisferioan, Udakoa, Hegoan- pasa den abenduaren 21ean. Lurraren ardatza eta eguzkia plano berean egon ziren egun horretan. Gure urtea, berriz, urtarrilaren 1ean hasten da. Ikusiko dugu, aurrerago, zergatik. Solstizio, perihelio eta urtaroei buruz hitz-egingo dugu orain.

Lurrak orbita eliptikoa deskribatzen du Eguzkiaren inguruan eta, hori dela eta, gertuen gaudenean udan gaudela pentsa dezakegu. Baina arrazonamendu hori behera dator hemen uda denean Hego Hemisferioan negua ela eta alderantziz. Gaur dago Lurra perihelioan. Igartzen al duzue bero gehiago?

Urtaroak, berez, Lurraren errotazio ardatzaren inklinazioa dela eta gertatzen dira. Goiko irudian duzue nola jotzen duen eguzki argiak Lurrean abenduaren 21ean. Lurraren ardatzaren inklinazioa dela eta, bete betean jotzen du Eguzkiak Hego Hemisferioan. Hona, berriz, zeharka iristen dira izpi horiek. Zirkulu polar Arktiarra baino latitude handiagotara ez dira izpi horiek iristen. Garai honetan eguzkia ez da ateratzen eta gaua da beti. Hemen ikusi al dezakegu. Irudia ez da aurtengoa, solstizioa 21ean izan zelako aurten eta ez 22an.

Ez dakigu El señor enviñeteadok txiste abere sakontasunean ulertzen duen. Lurretik at ikusita, ez da ulertzen zergatik ospatzen dugun urte berria urtarrilaren 1ean. Ez da egun berezia. Solstizioan (abenduaren 21ean aurten) edo perihelioan (gaur, urtarrilaren 2a, aurten) egingo bagenu, bere logika izango zuen. Ez urtarrilaren 1ean.

Zergatik ospatzen dugu orduan urtearen hasiera urtarrilaren 1ean? BaZirkunsizioaren eguna ospatzen dugulako. Paradoxiko xamarra bada ere, Nazareteko Jesus judua zelako. Ohiturak dio abenduaren 25ean jaio zela eta, juduen ohiturei jarraituz, zortzi egun beranduago (25a ere zenbatu egin behar da) zirkunzidatu egiten dutelako. Eta izena ematen diote. Hor erabaki zen urteari hasiera ematea.

Erromatarren garaitik hasten da urtea urtarrilean. Hasiera batean, martxoan hasten zuten erromatarrek urtea, militarrak neguan geldirik egon ostean, martxoan hasten zirelako berriz martxan, neguko hotzak pasa eta gero. Hori dela eta iraila “septiembre” edo “september” da, zazpigarren hilabetea zen, martxotik zenbatuta. Urtarrilera pasatu zuten urte hasiera, orduan aukeratzen zirelako kontsulak, gerran hasteko garaiz iristeko. K. A. 153 urtean egin zen aldaketa. Antza denez, egin zuen ahalegina Julio Cesarrek, K.A. 46 urtean egutegi juliotarra ezarri zuenean, urte hasiera solstizio egunera eramateko. Baina Senatua kontra jarri eta ez zuen lortu.

Kasualitate hutsa da gaur egun solstizioak eta perihelio eta afelioa hain gertu egotea. Peontza bat bezala mugitzen da Lurra. Irudian duzue mugimendu hori, azkar ikusita. Presezio mugimendua deritzo horri. 26 000 urte inguru behar ditu Lurrak hori egiteko. Prezesio mugimendua dela eta, banatzen joango dira solstizioak eta perihelio eta afelioa. Solstizioak orbitaren edozein puntutan ematen dira, prezesioarekin desplazatzen doazelako. Solstizioak Lurraren ardatza Eguzkira begira dagoenean dira. Eta perihelioa Lurra gertuen dagoenean eta afelioa urrutien dagoenean.

Gaur, 2013ko urtarrilaren 2an, pasatzen da Lurra periheliotik. Beraz PERIHELIO ZORIONTSU ON!

elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.