Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Adi Jupiter eta Ilargiari, gaur abenduaren 25a

Baliteke Gabonak direlako jasotako oparien artean teleskopio txiki bat egotea. Estreinatzeko aukera ezin hobeagoa duzu gaur. Bestela ere, ez baduzu zerua ezagutzen,  Jupiter lehenengo aldiz ikusteko aukera ezin hobegoa duzue. Edo, besterik gabe, konjuntzio eder bateaz begibistaz gozatzeko aukera.

Jupiter, Artizarraren (Venus) ondoren bigarren planeta distiratsuena, Ilargitik oso gertu aurkituko da gaur. Hego Hemisferiotik,  Ilargia planetarik handiena tapatzen ikusiko dute. Ez dugu, hemendik, zorte hori izango

Iluntzen hasi bezain laster, Ilargia aurkitu. “Izar” distiratsu bat izango du ez oso urruti: Jupiter. Orduak aurrera egin ahala, Ilargia Jupiterretik geroz eta gertuago dagoela ikusiko duzue. 23h00 ak aldera izango da gertuen. Momentu aproposa teleskopia hara begira jartzeko. Teleskopio edo prismatikoekin.

Teleskopiarekin Jupiterren lau satelitetako bat faltan botako dugu.  Jupiterren aurrealdean egongo da une horretan Io.  Horrela izango da.

Kontuz izartxo bat lerrokatuta egongo da eta Jupiterren satelite batekin nahastu al dugu. Zorte on eguraldiarekin!

 

Temas

ilargia, jupiter

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

diciembre 2012
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Artxiboa