>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Munduaren amaiera: hor zaudete?

Iturria: Todo avatar

Hau irakurtzen ari bazarete, zerbait ez da ondo joan. Sarrera hau  11h12min-tan (UT), argitaratua izan da, solstizioaren unea (udakoa Hego hemisferioan, negukoa Ipar hemisferioan). Leihotik begiratzen baduzue, guztia hor dagoela ikusiko duzue. Arraztorik ez maien asteroideena, Niribu edo Hecobúlus. Eguzkiak ere ez du eztanda egin. n

Baina bada zerbait aldatu dena. Batzuren poltsikoak bete beteta daude, munduaren amaieraren inguruan saldu dituzten liburuak eta dokumentalak direla eta. Herei bai etorri zaiela ondo historia guzti hau.

Honekin batera NASA ridikuloa egiten ikusi dugu, beste behin. TIlargian ura aurkitu dutela ez dakit zenbat bider entzun ondoren (zenbat bider aurkitu leike gauza bera?) eta zenbait bider Marten bizitza aurkitu dutela esan ondoren,   munduaren amaiera ezeztatzen duen bideo batekin atera dira oraingoan. Abenduaren 22an argitaratzeko dago eginga baina “nahi gabe”, lehenago irten da. Ezin du, NASAk horrelako gauzen kontrako kanpainarik egin. Orain dela aste gutxi Benedicto XVI aitasantuan Beleneko izarra Jesus haurtxoak mugitzen zuen supernoba bat zela esan du. Eta NASAk ez du ezer esan. NASAk hori posiblea dela esan nahi du isiltasun horek? Hurrengo batean beste norbaitek munduaren amaiera iragartzen duenean, zer esan nahiko du? Posibletzat hartzen duela? Edo halako gauza guztien aurka aterako da hemendik aurrera?

Hemen bideoa.

Zerbait interesanteagoa amaitzeko Irulako Planetarioko Javier Armentiak,  Onda Vascan atzo egin zioten elkarrizketa batean. Ordu laurden bat besterik ez baina entzutea merezi du, behar bezala informatuta egoteko: Javier Armentia desmonta la teoría del fin del mundo

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2012
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31