Ir al contenido

Abenduaren 21eko planeten lerrokadura ikaragarria

2012 diciembre 19
por Manu Arregi Biziola

Ez da ezer falta 2012ko abenduaren 21erako. Eta hau jaso dugu facebook-en bidez.  Munduaren amaieraren seinale berri bat. Planeta guztien ezusteko lerrokadura! > Modu ironikoa off.

Jo dezagun Stellariumera eta ea hala den.

Horrelakoa izango da abenduaren 21eko egunsentia. Planeta guztiak lerrokatuta! Eta Stellariumen lurra kenduz gero, horizonte azpian Marte dagoela ikusiko genuen…lerrokatuta baita! Eta beste planetak bilatzen baditugu, guztiak lerrokatuta daudela konprobatuko genuen.

Baina ez da gauza berriak. Aste batzuk dira planetak goizaldean lerrokatuta dauzkagula. Ikusi, bestela, Gaizka Murgaren abenduren 9ko argazkia.

Planeten lerrokadura. 2012ko abenduaren 9a. Egilea: Gaizka Murga

Aiba, planetak abenduaren 9tik lerrokatuta eta ez da ezer gertatu.

Ez dago planeten inongo lerrokadura berezirik abenduaren 21ean. Berez, planetak beti daude gutxi gora behera lerrokatuta. Planu berean biratzen dute planeta guztiek eta hori dela eta ikusten ditugu beti nahiko lerrokatuta, zodiakoko konstelazioen artean.

Baina hori alde batera utziz, planetak hasierako irudiak erakusten duen posizioan egongo balira, ez genituen ikusiko Gaizkaren argazkian dauden bezala.  Merkurio eta Artizarra (Venus) elkarrekin agertuko ziren zeruko ingurune batean eta, kontrako aldean,  Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno, elkrrekin baita. Barnetik ikusiko genuke lerrokadura, ez pesrpektiban.

Amaitzeko, ikusi dezagun nola egongo diren planetak abenduaren 21ean. Eguzki sistema nola dagoen une bakoitzean erakusten duten zenbait simulatzaile daude online. Har dezagun, adibidez, Solar System Scope. Hau izango da planetan posizioa abenduren 21ean.

Ez dago inongo lerrokadurerik. Inolaz ere.

Ez dakigu zein tonto klasek ateratzen dituen tontakeri hauek sarera.  Baliteke norbaitek jendea nahita enredatzeko egindakoa izatea. Edo izan leike hau atera duenak bere tontakerietan sinestea. Edozein kasutan, ez da ezer berezirik gertatuko abenduaren 21an. Inolaz ere.

elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.