Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Toutatis asteroidea Lurretik gertu igarotzen

Toutatis asteroidea 4  urtetik behin gerturatzen da Lurrera. Egun hauetan ibili da nahiko gertu (7 milioi kilometro ingurura gerturatu da) 2012ko 12aren 12 famatuan (gogoratu ilargia  400 000 km ingurura dagoela).

Teleskopioarekin jarraitzeko aukera izan da, baina ez da lan erraza, oso azkar mugitzen baita eta astronomia adituek besterik ezin dute jakin non dago, zehatz mehatz, une konkretu batean.

NASA erradarrez ateratako zenbait irudi argitaratu ditu. Ondo antzematen da asteroidearen forma bitxia, artikulu hasieran duzuen argazkiak ikus dezakezuenez bezala.

Zenbait astronomia zaleek ere argitaratu dituzte asteroidearen igarotzearen bideoak. Hemen lehena. Egilea, Adam Block.

Toutatis from Adam Block on Vimeo.

Enzo De Bernandini argentinarrak egin du bigarrena. Ezin bere bideoa hemen zintzilikatu, baina bere weborrian ikus dezakezue: Animación del paso cercano a la Tierra del asteroide Toutatis, 12/12/2012. Ordu eta erdiko sekuentzia da, 58 irudiz osaturikoa, 12/12/2012koak 0h44 UT eta 2h07 UT:

Este asteroide, por cierto, será noticia a principios de 2013, pues la sonda china Chang’e 2 lo sobrevolara el 6 de enero.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

diciembre 2012
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Artxiboa