>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eguzki eklipsea zuzenean, gaur gauean

Iturria Transparent to neutrinos Gaur dugu ziurrenez astronomia munduak eskaintzen duen espektakulurik handiena: Eguzki eklipsea. Hego Pazifikotik ikusiko dute gaurkoa.  Australian hasiko da eta Chileko kosta aurrean, itsasoan amaituko da. Bitxikeri bat du eklipse honek: azaroaren 14an hasi…eta 13an amaituko dela. Amaieran duzue bitxikeri horren zergatia. Azaroaren 13ko 19:30 GTMtan hasiko da eklipsea, Euskal Herrian 20:30ak izango direnean. ,Dena […]

Unibertsoaren historia, 4 minututan kontaturik

Ez digu inork Astronomia berak bezala kontatu. Carl Saganek 78 urte beteko zituen aurreko ostiralean, azaroaren 9an. Gogoratzeko, hemen 4 minututako bideo bat, Cosmos seriean agertutakoa. Vangelisek ipintzen du musika. Carl Sagan’s Day ozpatzen dugu, horrela, urtero bezala. Osagarri bezala, beste bi bideo. Vangelisek Cosmoserako konposatutako musika lehenengoan. Eta, azkenik, Neil deGrasse Tyson, Saganen inguruan.

Apollo XVII, azken misioa

Denbora asko igaro da gizakia Ilargian azken aldiz egon zenetik. Hainbeste denbora igaro da, gauzak ahazten joan direla. Eta egon zirela ere zalantzak jartzen dute batzuek. Ignorantzia hutsa da hori. Jende askoz ez jakin arren, Ilargian ez zen Apollo XI izan soilik. 6 Apollo izan ziren Ilargian, Apollo XVII. azkena. Hemen duzue, ordu erdi batean laburtuta […]

Helvetia's Dream, astronomia timelapse bikaina

Denetik ikusi dugu dagoeneko astronomia timelapse munduan. Baina merezi du Alessandro Della Bella lan zoragarri honek. Helvetia’s Dream from Alessandro Della Bella on Vimeo. Visto en Bad Astronomy

La Luna, Pixar-en laburmetrai bikaina

Pixar etxeko laburmetrai bikaina gaurkoan. Oscarretako azken edizioan animaziozko laburmetraien hautagaien zerrendan egon zen. Mutiko bat lehen aldiz doa bere aita eta ationarekin lanera. Itsas barrenean sartu eta zai gelditzen dira. Horrela hasten da “La Luna” 7 minutu besterik ez. Ikusi lasai amaierararte, merezi du eta Enrico Casarosak Pixar etxearentzat egin duen lehen laburmetraia da. […]

2012ko azaroko zerua

Ipar hemisferioa, 2012ko azaroa Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko azaroa Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko.

Bizkaiko Astronomia Elkartearen 30. urteurreneko hitzaldiak

30 urte betetzen ditu azaroan Bizkaiko Astronomia Elkarteak, AAV/BAE. Benetan interesgarriak azaroan zehar antolatu dituzten  hitzaldiak. Hitzaldiak, bat ezik,  Escuela Técnica Superior de Ingeniería de Bilbaon izango dira. Azaroaren 10ekoa, berriz Biblioteca Municipal de Bidebarrietan izango da. Hemen programa: Azaroak 7a, asteazkena  19:30tan Aula Magna de la Escuela Técnica Superior de Ingeniería de Bilbao EL CRECIMIENTO […]

Sandy hurakana, espaziotik ikusita

Gogor eraso du Sandy hurakanak EEBB, Costa Rica, …Paradoxikoki, ederra da hurakana espaziotik ikusita. GOES-EAST (GOES-13) satelitearen hau da, gure ustez, ederrena. Sekuentzia urriaren 28an bukatzen da, EEBBn kontra eraso aurretik. Ona, baita, GOES-14aren hauUrriaren 26koa da. Beste hau, urriaren 28koa Sekuentzia osoa azkenik. Lehenengoa luzeagoa, ingurune hau, Sandy sortu aurretik ere, oso “animatuta” ibili […]

Bilatu

Entradas recientes

noviembre 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930