Planeten argazkietara dedikatzen den astroargazkilari famatuena da Damian Peach. Miresgarria lortzen dituen argazkiak. Hala ere, ez dute, batzuk, Peach jauna begi onez ikusten, ez bai ditu bere metodoak besteekin konpartitzen, arlo horretan nahiko ohikoa den bezala.
Eztabaida biziak sortzen dira, komunidadean, gai horren inguruan. Nola egiten du? Zein da bere “trukoa”? Batzuk diote Celestron teleskopio fabrikara joaten dela eta han teleskopio onenak aukeratzen dituela. Beste batzuren ustez, klabea bere argazkiak Barbados eko zeru zoragarrietan ateratzean dago.
Sekretoa Barbadosen dagoela nahiko zalantzan jarri zen iaz, Britaina Handian ateratako argazki batzuk argitaratu zituenean. Zoragarriak, horrek ere.
Hemen argitaratzen dugun lan honek mito hori eta teleskopio aukeraketarena behera botatzen ditu.
Hego Carolinan egon da Damian Peach udazken hasieran Jim Phillips bere lagunarekin. Jim-en teleskopioarekin, Astrophysics 10″ F/14.6 Maksutov Cassegrain, Jupiterren irudiak jaso zituzten. Bere etxera bueltan, Peach prosezatu eta hau da emaitza. garbi dago Damienen sekretua ez dagoela ez Barbadosaetan, ez berak aukeratu teleskopiotan. Bere lan metodoa da trukoa.