Aurreko astean Dani Caxete, blog honetan sarri agertzen dena, flickr-eko bere orrian argazki eder hau argitaratzen zuen. Ilbehera Madrilen, Jupiterrekin batera. Estetikoki ederra da irudias. Bitxikeria, Madrileko Real Basílica de San Franciscoko kupularen gainean, agertzen den “izar” hori Jupiter dela. Horren froga, galileoren sateliteak hor direla. Tira, ez guztiak. Stellarium-i esker, urriaren 5eko gau hori berikusi dezakegu. Europa falta da, Jupiter atzean bai zegoen.
Hemen argazkia, detailean:
Eta hemen Stellariumeko irudia:
Pasa zaitezte Dani Caxeteren Flickreko orritik, irudi aparta ugari dauzka eta. Atare dituen azkekoen artean, hau:
Edo ISSaren Ilargi igarotze baten hau, bere teleskopio berriarekin lortutakoa, Long Perng ED 80 bat:
Bere blogean aurkituko duzue informazio gehiago: Paranoias nocturnas.