>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

EkaitzaTitanen

Titan, Saturnoko sateliterik handiena, da, zalantzarik gabe, Eguzki Sistemako mundu interesgarrienetarikoa eta, nolabait, gure Lur maitearen antzekoena.

43º Lunar and Planetary Science Conference (LPSC) ozpatu zen aurreko astean. Cassini misioa 8 urte inguru doa Saturno, bere eraztunak eta bere sateliteak aztertzen. Saturnok, luzeak badira ere, urtaroak dauzka, Lurrak bezala. Eta 2009an hasi zen bertako udaberria. Horrek aldaketak ekarri ditu Titanen.

Saturnoko urtaroak. Kredituak: Ralph Lorenz

2009ko ekinozioaren ondoren, aktibitate handia izan da Titaneko ekuadorraren inguruan. Hemen, adibidez, 2010eko irailaren 27ko ekaitza bortitza.

Ekaitza Titanen. 2010eko irailaren 27a. Kreditua: NASA / JPL / SSI

Iraunkorrak izan dira ekaitzaren efektuak. Titaneko  hiru iduriko sekuentzia honetan ikusten da garbi. Aurrenekoa, ekaitzaren aurrekoa da, 2009koa.  Belet izeneko ingurune ilun bat ikusten da bertan. Beleten, hegoaldean, Yalaing Terra izeneko ingurune distiratsu bat dago. Goiko eskuineko irudian, 2010ko abenduaren 20koa, Yalaingeko ingurune dexente ilunagoak bihrtu zirela ikusten da, prezipitazioa dela eta. Beheko irudian, azkenik, 2012ko martxoaren 9koa, ingurune gehienak distiratsuak direla, berriz ere, antzematen da. Dagoeneko, Yalaing erdialdeko zonalde bat, lehen baino distiratsuagoa dela ikusten da, argi eta garbi.

Hemen aldaketak, detailean.

Zer da Titaneko prezipitazio hori? Ez dakigu eta eztabaidak jarraitzen du.

Informazio gehiago eta iturria: The Planetary Society Blog: Notes from Titan talks at the 2012 Lunar and Planetary Science Conference (LPSC)

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031