>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargian izan ginen: behin-betiko frogak

Ez dakit zuen arteko zenbatek jartzen duzuen zalantzan Armstrong, Aldrin eta beste 10 astronauta Ilargian izan zirela. Zuentzat sarrera hau edota zuetako batek baino gehoagok izango duzuen lagun eszeptikoei erakusteko.  Hemen gaur, ilargiratzeak frogatzen dituzten froga definitiboak. Bitxia bada ere, froga hauek Sobiet Batasunetik datoz, espazioko lehiaren amerikarren arerioa.

Apolo misioen arrastoak erakusten genituen atzoko sarreran. Horiei begira geratu gara guztiak. Baina badira Ilargian beste misio batzuren arrastoak. Sobietar Batasuneko misioenak, adibidez. Eta hor agertzen dira, nola ez, LROC, LROaren kamararen argazkietan.

1959 jartzen zen martxan Serguéi Korolioven Luna edo Lunik programa. Helburu desberdineko 24 misio. Wikipediatik hartutako mapa honetan dituzue, gorriz, Ilargira heldu ziren, Lunik ontziak.

Ilargiratzeen mapa. Lunik misioak, gorriz

Bi Lunik konkretuei erreparatuko diegu bereziki: Lunik 15 eta Lunik 24.

Lunik 15

1969ko uztailaren 20tik 21era izan ziren Armstrong eta Aldrin Ilargian. Baina, nolabait esanda, ez ziren bakarrik egon. Data berdinetan ilargiratu behar zen Lunik 15a. Horrela, Armstrong eta Aldrin Eaglearen barnean Ilargitik alde egiteko prest zirenean,  Lunik 15ak Mare Crisiumean erortzen zen, kontrolik gabe. Bazuten bai amerikarrak zein sobietarrak besteen misoaren berri eta kontutan izan zuten, talka posibleak ebitatzeko. Imaginatu al du norbaitek errusiaren misioa Ilargian eta, momentu berean, amerikarrak Arizonako basamortuan ilargiratzea simulatzen? Ridikuloa.

Garbi dago elkarren komunikazioak entzuten zituztela. Eta seinale guztiak Ilargitik zetozten. Nondik bestela?

Lunik 24

Oraindik interesgarriagoa da azkeneko Lunik-aren historia, Lunik 24, eta, honekin lotuta, azkenaurrekoarena,  Lunik 23. Biak batera agertzen dira LROCaren azken argazkietan. Eta zer gertatu zen jakiteko balio izan du. 1974ko azaroan galtzen zen Lunik 23a. Eta ez zekigun zergatik. 1976ko abuztuaren 18an ilargiratzen zen Lunik 24an, Lunik 23aren jeitsiera lekutik nahiko gertu. Baina ez zekigun zein distantziara. Orain bai. Hemen dauzkagu biak,  2 kmtara daude.

Lunik 23 eta 24, LROCaren argazkian

Irudiaren iturria: Paperblog

Kale egin zuen Lunik 23ak. Eta orain dakigu arrazoia. Alde batera jauzita geratu zen. Hemen horren froga:

Lunik 23, LROCaren argazki batean

Eta hemen dauzkagu, azkenik, Lunik 24a. Lurrera itzuli zen, ilargi regolitoarekin. 170 gramo, konkretuki. Sobietarrek hauetako 3 gramo eman zioten amerikarrei. Eta hauen, horren truke, Apolo misioetan ekarritako materiala. Norbaitek uste al du sobietarrek ez zirela konturatuko amerrikarrek, regolitoaren truke, Arizonako basamortuan jasotako harritxo bat emanez gero? Horixe ba.

Lunik 24, LROCaren argazkian

Iturri printzipala eta informazio osagarria: Eureka: Resolviendo el misterio de las sondas lunares Luna 23 y Luna 24

Temas

Apolo, Lunik

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031