Artizarra mugimenduan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra mugimenduan

Behin baino gehiagota proposatu dugu blog honetatik planeten mugimendua jarraitzera, Jupiterrekin, gehiengotan. Epe ertainera burutzeko behaketak ziren, aste batzuk behar izaten direlako planeta urrutien mugimendua nabaritzeko. Baina Artizarrak, aste honetan, bere mugimendua jarraitzeko aukera eskaintzen digu, egun batetik bestera, Jupiterren erreferentziaren laguntzaz.

Blog honetan jarritako etxeko lanak bete badituzue, jakingo duzue non dauden Jupiter eta Artizarra, ilunabarrean. Mendebaldera, oso distiratsu. Gerturatzen joan direla nabarituko zenuten. Ba aste honetan Artizarrak Jupiter harrapo eta “pasatu” egingo du, eta altuera handiagora jarriko da. Hau da aurreko asteko planeta hauen posizioa, A Coruñako Agrupación Astronómica Ioko Oscar Blancoren argazki eder honetan.

Jupiter-Artizarra konjuntzioa, 2012ko martxoa. Egilea: Oscar Blanco, A Coruña

Eta horrela zegoen bart. Rolando Ligustri, Italiatik

Egilea: Rolando Ligustri

Hau izango da aste honetako mugimenduen sekuentzia. Azkar mugitzen da Artizarra. Jupiter ere mugitzen da, baina ez da nabaritzen astebeteko epean. Gertuago dago Artizarra.

2012ko martxoaren 12an

2012ko martxoaren 15ean

2012ko martxoaren 18an

2012ko martxoaren 21ean

2012ko martxoaren 24an

2012ko martxoaren 26an

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031