Planetan dantza, argazkietan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planetan dantza, argazkietan

Egun hauetan ikusten ari garen planeten konjuntzioaren argazkiak gaurkoan. Datozen egunetak izango dira Merkurio begibistaz ikusteko momenturik onenak. Aprobetxatu.

Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek, Bilbotik harrapatu zuen Merkurio, Iberdrola dorrearekin batera. Otsailaren 22an.

Merkurio eta ilgora, Bilbotik. Egilea: Esteban Esteban

Merkurio Bilbotik. Egilea: Esteban Esteban

Jupiter, Artizarra, Ilargia eta Merkurio, Méxicotik,otsailaren 23an. Egilea: Saul Grijalva Varillas

Hellín-eko (Albacete) IES Izpisúa Belmonteko irakaslea den Jose Ramón Saezek, konjuntzioaren argazki hau lortu du. Jupiter, Artizarra eta, teilatuetatik gertu, Merkurio.

Jupiter, Artizarra, Ilargia eta Merkurio, Hellínetik, otsailaren 26an. Egilea: Ramón Saez

Baina beti dago nor piska bat urrutiago doan. Agrupación Astronómica de la Región de Murciako Pedro Andanuche Ayalak, Puerto Lumbrerasen (Murcia) dagoen Cabezo de la Jarako behatokitik Urano ere hor dagoela erakusten digu.

Planeten konjuntzioa, otsailaren 26an. Egilea: Pedro Andanuche Ayala

Manolo Castillok, berriz, otsailaren 25ean Ilargia Artizarretik gertu zegoela aprobetxatuz, egunez ikusi zuen. Hemen froga.

Artizarra eta Ilargia, egunez. Otsailaren 25ean. Egilea: Manuel Castillo

Eta hemen bere beste argazki bat, gauez. Chiclanatik (Cádiz), Torre del Puerco-rekin batera.

Konjuntzioa, Chiclanatik. 2012ko otsailaren 24an. Autor: Manuel Castillo

Amaitzeko Ilatargi Astronomia Taldeko kidea den Itziar Egigurenen argazkia, Oñatitik. Hor da, kasu honetan ere, Urano.

2012ko otsailaren 27an. Egilea: Itziar Egiguren

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031