>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astronomia behaketa publikoa Bergarako kaletan, gaur

Gaur, martxoak 30, Ilatargi Astronomia Taldeak, Jardun euskara taldearen bitartez, astronomia behaketa publikoa antolatzen du Bergarako (Guipuzkoa) kaletan. Han izango gara, Ariznoa, 21:00tan hasita  gauerdirarte edo. Ilargia, Artizarra, Jupiter eta Marte ikusiko ditugu. Eta, posible bada, behaketaren amaieran Saturno ikusiko dugu. NOIZ: gaur, ostirala, martxoak 30 NON: Bergaran (Guipuzkoa), Ariznoa kalean ORDUA: 21:00

Konjuntzioa Laponiatik, aurorak lagun

Aurreko sarreran komentatzen genuen bezala, Fernando Cabrerizo (cacahuet) laguna Finlandiako Laponiatik etorri berri da. Martxoaren 24an, hau da, aurreko asteartean, argazki izugarri hau ateratzen zuen: aurorak, Pleiadeak, Artizarra, Jupiter eta ilgora fin bat, sartzen. Hemen duzue nola deskribatzen duen, laburki, bizipena. Bihar bertan hegazkina hartzeko gogoa ematen du. La última noche del viaje a Finlandia […]

Koloretako aurorak

Gero eta gertuago gaude. Eguzkiaren zikloko hurrengo maximotik eta nabari da. Fernando Cabrerizo (cacahuet) laguna, Finlandiako Laponian izanda eta espektakulu zoragarria ikusteko aukera izan du. Jarriko ditugu hemen bere lanak. Oraingo, aurreko astean argitaratu duten auroren bideo bat. Bitxia, kolore desberdinetako aurorak ikusten direlako. Ederra espektakulua. Egilea: Anna Possberg

Horrela joan ginen Ilargira

Apolo misioen nimazio interesgarria gaurkoan. Pausu guztiak erakusten ditu: faseak, maniobrar eta abar. Apolo misioen bidaien grafikoa Irudiaren iturria eta informazio osagarria: portalplanetasedna: MISIÓN APOLO XI

Ilargia, Jupiterrekin gaur, Artizarrarekin bihar

Blog hau jarraitzen baduzue eta eguraldia lagun izan baduzue, ziur azken astetako konjuntziotaz gozatzen ari zaretela. Gutxi falta da amaierarako baina, agur esateko bezala, hor agertuda, inguru horretan, ilgora fin bat. Jupiterren ondoan izango da gaur. Artizarrarekin bihar. Iturria: Astrobob

EkaitzaTitanen

Titan, Saturnoko sateliterik handiena, da, zalantzarik gabe, Eguzki Sistemako mundu interesgarrienetarikoa eta, nolabait, gure Lur maitearen antzekoena. 43º Lunar and Planetary Science Conference (LPSC) ozpatu zen aurreko astean. Cassini misioa 8 urte inguru doa Saturno, bere eraztunak eta bere sateliteak aztertzen. Saturnok, luzeak badira ere, urtaroak dauzka, Lurrak bezala. Eta 2009an hasi zen bertako udaberria. Horrek aldaketak […]

C/2011 L4 (Pan-starrs), kometa distiratsua 2013rako?

Ez dugu gustoko espektatiba gehiegi sortzea eta, hori dela eta, ez dugu orainarte ezer aipatu. Ez dago garbi zer gertatuko den eta nola joango den baina badirudi 2013ko lehenengo hilabetetan kometa distiratsu bat izango dugula gurekin: Pan-starrs, C/2011 L4. Haleakala-ko mendiaren gailurrean (Maui , Hawai) dagoen 60″ko (1.8 m) Pan-Starrs 1 teleskopioak aurkitu zuen kometa hau 2011ko ekainaren […]

Ilargian izan ginen: behin-betiko frogak

Ez dakit zuen arteko zenbatek jartzen duzuen zalantzan Armstrong, Aldrin eta beste 10 astronauta Ilargian izan zirela. Zuentzat sarrera hau edota zuetako batek baino gehoagok izango duzuen lagun eszeptikoei erakusteko.  Hemen gaur, ilargiratzeak frogatzen dituzten froga definitiboak. Bitxia bada ere, froga hauek Sobiet Batasunetik datoz, espazioko lehiaren amerikarren arerioa. Apolo misioen arrastoak erakusten genituen atzoko […]