Hitzegin genuen aurreko astean Eguzkiak zeukan prominentzia izuggariari buruz, azkeneko urtetan izan duen handiena. Desiatzen geunden egun horretan zerua zabaltzeko eta gure PST-a Eguzkira begira jartzeko. Eguerdi aldera Eguzkia laino artetik atera zenean, desilusio izugarria: Non zegoen protuberantzia? Gaurko bideotan dugu erantzuna.
Astebukaeran zehar sortu zen protuberantzia eta astelehen goizean, desegin egin zen. Gaur jartzen ditugun bideoetan dugu prosezua. Hasiera lehenengo bideoan eta amiera bigarrenean.
Sternwarte Hannoveren vimeoko orrian aurkitu dugu lehenengo bideoa eta hor da 1.000.000 km-ko luzera zuen filamentoa. Azaroaren 5eko goiz horretan amaitzen da bideoa protuberantzia desagertu aurretik. Solar Dynamics Observatory SDOren irudiak hartuz muntatu da bideoa.
Solar filaments snapping on Nov 14 and 15, 2011 from Sternwarte Hannover on Vimeo.
Bigarren bideoa, hau ere SDOren irudiekin eginikoa, protuberantziaren amaiera erakusten da. Ze pena prosezua PSTtik jarraitzeko aukera ez izana.