Azkeneko urtetako eguzki protuberantziarik handiena | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Azkeneko urtetako eguzki protuberantziarik handiena

Aktibitate izugarriakin jarraitzen du Eguzkiak. Orainarte beltzunetan fijatu bagara, astebukaeran sortu zen protuberantzia batean jarriko dugu begia oraingoan. Azkeneko urtetan izan duen handiena. Zoritxarrez gaur goizean desagertu da, ia guztiz.

Zenbait irudi ipiniko ditugu. Eta erreferentziazko bat azpian, Jupiter eta Lurraren aldean nolakoa den nabaritzeko. Azpian duzuen irudi honetan, protuberantziak 11 Lurreko altura zeukan eta 24 zabaleran. Izugarria!!

Eguzkia H-Alfan 2011ko azaroaren 14an a las 21:07 UT. Iturria: SDO/AIA

Hemen atzo argitaratu zen bideo bat, protuberantziaren mugimendua ikusteko. Zabaleran aldatzen doa, baina 10 Lurretako altuera hori mantentzen du.

Gaur goizean, berriz, protuberantziak beste itxura hau zeukan. Goizeko 8tako irudia da. Baina desagertzen jaon da goizean zehar. Astebukaeran blogaren itxura aldatu dugu eta eskuinean duzue beti Eguzkiaren azken irudia. Automatikoki berrizten joango dena.

Sol el 15 de noviembre de 2011, a las 7:10 UT

Protuberantzia ikusgarria bada, benetan tremendua dena Eguzkiak ikusten dugun aurpegian duen filamentoa. 1.000.000  km inguru ditu!

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930