Eguzki behaketa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eguzki behaketa

Joan zen larunbateab, Ilatargi Astronomia Taldeko bi lagunekin batera, Eguzki behaketa publikoa egin genuen Oñatiko plazatik. Abisatu gabe agertu ginen plazan. Horrelakoak egin ditugunean, komunikabideetan jartzen genuen behaketaren anuntzioa. Baina Euskal Herrian ohikoa denez lainoak direla eta bertan gelditzea horrelako ekintzat, abisatu gabe egitea erabaki dugu. Eguraldi ona egiten duenean udalari parte eman eta agertu, sorpresaz.

Horrela egin genuen larunbat honetan. Han agertu ginen, eguerdi aldera, eta berehala hasi ginen gure teleskopioak montatzen. Laster gerturatu ziren lehenengo kuriosoak:

Zer ikusten da, egun argiz bada?

Eta hau gure erantzuna:

Ba hor bertan duzu egun argiz soilik ikusten den izarra: Eguzkia

Bi teleskopio jarri genituen: Meade LX200 12″ bat ardatzetik kanpo 4″tako irekidura duen Orion SkyQuest Xt12 eguzki filtroarekin  Eguzkia argi integralean ikusteko eta PST  “txiki” bat , eguzki protuberantziak H-Alfan ikusteko.

Turbulentzia ikaragarria genuen, hego aizearen gauzak, eta 12″ tako teleskopioak erakusten zuen irudia nahiko kaxkarra zen. PST txikiak, berriz, primeran erakutsi zituen Eguzkiak gordetzen dituen altxorrak.  Protuberantzia ederrak ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, bistan zegoen beltzune txiki batek tamainaren erreferentzia perfektua eman zigun. Horrelakoa izango zen, gutxi gora-behera, gure Lurraren tamaina han ipiniz gero.

Dena den,  handik pasatu zirenak ez zuten ederrena ikusi: behaketak iraun zuen hiru ordutako epean nola aldatzen ziren protuberantziak. Berriak agertzen ziren, hasierakoak desagertu, batek deskonexioa izan zuen momentu batean eta, bukaera aldera, 4 edo 5 adarretako protuberantzia agertu zen. Izugarri polita.

12etatik 14rarte aurreikusten genuen behaketa baina 15arte egon ginen han. Ezin etxera joan jende guztia bazkaltzera joan arte. Ezin esan zenbat jende pasatuko zen gure teleskopioetatik. Hiru orduko behaketa izan zen eta zenbora denean zegoen norbait begira. Jendea pozik joan zen, gu bezela. Astronomia dibulgazio saio polita izan zen larunbatekoa.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31