Irailean etorri zan behera UARS satelitea eta datozen egunetan (astetan), bi satelite gehiagok jarraituko dute bide bera. UARS satelitearen kasuan bezala, ez dago, oraingoz, data zehatza jakiterik, kontrolik gabeko erorketak bai dira biak eta. Egunak aurrera joan ahala, joango gara datu zehatzagoak jakiten.
Dakizuen bezala, ez da blog honen helburua zentzurik gabeko alarmismoak zabaltzea. Norbaiteri zerbait gertatzeko dagoen arriskua zerotik oso gertu dago. Gure interesa erorketa horiek ikusteko posibilidadean datza.
Iragartzen zuen Públicok UARS erortzekotan zenean, urrian ROSAT satelitea etorriko zala behera. ROSAT (Röntgen Satellit, Wilhem Röntgen X izpien aurkitzailearen omenez) Unibertsoa X izpian aztertzeko NASAk 1990ean orbitan jarri zuen teleskopio espaziala da. 2.400 kilo ditu eta, bere materialak direla eta, ez da UARS beste erreko eta kasu hartan baino zati handiagoak helduko dira Lurrera.
1999an desaktibatu zuten ROSAT eta ordutik hasi zen behera etortzen. Hilabete honetako 20 eta 25a bitartean gertatuko dela diote batzuk. Besta iturri batzuk, berriz, azarorarte eze dela gertatuko. Izango duzue blog honetan guzti horren berri.
Informazio gehiago: ROSAT re-entry
Twitter: @ROSAT_Reentry
Lurrera etorriko den beste satelitea NanoSail-D da, Eguzki Bela. Dani Caxete lagunak Calskyk satelite honen erorketa urriaren 26rako iragartzen zuela ikusi zuenda Eureka blogeko Daniel Marínek datu hori baieztatuz.
Ez dago inongo arriskurik kasu honetan, guztiz desegingo delako NanoSail-D atmosferan sartzean. Baina sarrera hori ziur ikusgarria dela. Jarraituko dugu gai hori eta izango duzue guztiaren berri blogean.