>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Kontuz Draconidekin!

 

Gertatu behar zen eta gertatzen ari da: espektazio handia zoritxarrez ikusiko ez dugun zerbaiten inguruan: Draconiden izan euria. Iturri serioetatik ere alarma ematen ari dira eta, nola ez, jende askok astronomiarekin dezepzio berri bat jasoko du .

Hitzegin genuen hemen aurtengo Draconiden izar euriari buruz. Zenbait adituk kalkulatu dute meteoro asko ikusteko aukera izango dugula. Batzuk 750eko (THZ) bat aurreikusten dute, 750 meteoro orduko tasa. Beste batzuk, berriz, 25 besterik ez. Hemen dugu LEHENENGO ARAZOA:  aurreikuspenen aurrean gaudela, oker egon ahal direnak.

BIGARREN ARAZOA: Ilargi izugarri handi bat izango dugula. Bere aurpegiaren 85% izango dugu argituta; hau da, Ilargi ia betea. Ez dakit inoiz Ilargi betearekin izarrak ikusten saiatu zareten. Distiratsuenak besterik ez dira ikusten. Meteoro distiratsuenak ikusiko ditugu soilik, ez guztiak.

HIRUGARREN ARAZOA  THZ tasaren esanahia Tasa Horaria Cenital-. Aurreikispen optimistenak betetzen badira ere, tasa honek zer esan nahi duen argitzea komeni da, ez direlako, edozein kasutan 750 meteoro/orduko horrek ikusiko. Zenbait behatzaileen datuetan oinarrituta kalkulatzen den tasa da hau. Ordu betean ikusi ahalko ziren meteoroak dira, zeru izugarri iluna izanez gero, radiantea gure buru gainean (eta hori ez da kasua) eta behatzaile batek zeru guztia ikusteko aukera izango balu. Fisikoki ezinezkoa hau. ¿MERECE LA PENA SALIR A VER LAS Dracónidas? Por supuesto que sí. Si tenemos claro que hay muchas posibilidades de que no veamos nada espectacular, hay que salir. Si vamos, en cambio, con grandes expectativas, sea lo que sea lo que veamos, nos decepciona.

Bihar, urriaren 8a, da eguna. Gabaren hasieratik gauerdirarte begira egotea aholkatzen da. Hor diote, aurreikuspenek, gertatuko dela maximoa.

Tira, zorte on eguraldiarekin. Bitxiak dira, edozein kasutan, Draconidak, meteoroak ohi baino motelagoak direlako. Ikustera ateratzen bazarete, ahaztu non dagoen radiantea eta begiratu Ilargi argiak kalte gutxien egiten duen zeruko zonaldera.

Fuente imagen: Astrobob

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31