>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

BEHAKETA ALERTA: 45P Honda-Mrkos-Pajdusakova, gauaren azken orduan ikusgai

Ez zen jarraitzen ari ginen kometa bat, baina sopresa izugarria jaso genuen atzo, Observadores de cometas forora Rolando Ligustrik hemen behean duzuen argazkia argitaratzen zuenean. 45P Honda-Mrkos-Pajdusakova kometa da.

Cometa 45p Honda-Mrkos-Pajdusakova, el 29-09-2011, a las 11:45 TU, desde New Mexico

1948. urtean Minoru Hondak  aurkitutako kometa periodikoa da, Lurrera asko gerturatzen dena. Lurretik9 millioi kilometrotara pasa zen abuztuaren 15ean eta egun hauetan aurkitzen da perihelioan,  7.3ko magnitudearekin. Visual comets in the futureko grafikoaren arabera, espero baino apur bat distiratsua da.

 

Ez da ikusteko erraza izango, egunsentian agertzen delako gure zeruetan. Hemen duzue bere ibilbidea, Visual Comets in the futuretik ateratako mapan.

 

Nahiko erraz aurkitzen da, Leoko Regulus azpian dagoelako, ekialdean.

Zona de localización del cometa 45P. Imagen tomada de Stellarium para las 6h15 desde Bergara (Gipuzkoa)

Amaitzeko, hemen duzue Carlos Labordenak Observadores de cometas listara bidalitako behaketa baten kronika. Irailaren 27koa da bere behaketa. Zorte on!!

“De todas formas lo mas espectacular vino por la madrugada, cuando la luz zodiacal ya se empezaba a confundir con el primer atisbo del amanecer y con el telescopio apuntando al lugar donde en teoría debería estar el cometa 45P empezó a asomar por encima de una pequeña colina la cola casi vertical del cometa que anunciaba la coma que apareció poco después, brillante y concentrada. Un espectáculo magnífico.”

EGUNERAKETA:  Heavens aboven dituzue kometaren aurkitze mapak.

Mapa de localización del 45P para el 30 de septiembre de 2011

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31