ISSaren tamainak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISSaren tamainak

Dani Caxeteren lan berri bat gaurko, bere lanen laburpen argazki bat da, non ISSaren itxurazko tamaina desberninak erakusten diren, distantziaren arabera. Zenbat eta gorago izan Eguzkia igarotzearen momentuan, handiagoa ikusiko dugu ISSa, gertuago izango dugulako.

Hori da Daniren argazki honek erakusten duena, zenbait igarotze desberdin, argazki berean montatuta, konparaketa egin ahal izateko. 400 kmtako inguruko altuera du ISSaren orbitak, bere perigeoa 340 km tara izanik. Baina orbitaren posizioaren arabera, gura kokagunea eta momentu horretako Eguzkiaren altuera, distantzia desberdinetara izango dugu ISSa.

Danik lortutako argazkien artean 368 kmtara zegoen ISSa gertuen harrapatu zuenean. Eta 567 kmtara urrutien jaso duenean. Oso nabaria da tamaina aldaketa. Ez da erraza ISSa urrutiago dagoenean detailerik jasotzea, baina 800 edo 1000 kmtara ere jaso nahi du, galeria osatzeko. Bere blogean aurkituko duzue informazio gehiago: Tamaños de la ISS según su distancia.

ISSaren tamaina desberdinen konparaketa (Dani Caxete)

Amaitzeko, zenbait detaile tekniko eta goiko argazkiaren ebaketa bat.

… las fotos son colocadas a modo de puzzle sin variar nada salvo el giro correspondiente para el alineado y mejor comparación. Todas ellas estan tomadas con una Nikon D7000 y un telescopio Celestron C5 a foco primario. La velocidad de obturación es de 1/1000 y la sensibilidad ISO oscila entre 250 y 400. La imagen mas cercana (368.3 km) se capturó un día muy nublado, de ahí su diferencia de tonalidad.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930