Ilargiko Tycho kraterraren irudi ikusgarriak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiko Tycho kraterraren irudi ikusgarriak

Badira egun batzuk LROCaren (Lunar Reconaissance Orbiter Camera) web orria egunero begiratzen dugula, ekainaren 15ean, ilargi eklipsean Ilargiari ateratako argazkiak ikusteko. ez dituzte oraingoz argitaratu, baina Tycho ilargiko kraterrari ateratako argazki ikusgarri batzuk argitaratu dituzte oraingoan. Krater honen argazkirik onenak KAYUGA japoniar zundak ateratakoak ziran. Hauek dira.

Nahiko artifizialak dira gure gusturako, teknikaren emaitza. LROCak argitaratu dituenak askoz ere hobeagoak dira. Ekainaren 10ekoak dira. Hemen dira.

Behar beala gozatzeko, hemen duzue erresoluzio hobeagoan.

Hemen duzue krater osoa.

Eta hemen zalantza barik LROCak lortu duen argazkirik ikusgarriena. Tycho kraterraren erdian dagoen mendiaren tontorra, non 120 mtako harri izugarria dagoen.

Argazkian agertzen denak 1200 m dauzka errealitatean puntatik puntara. Informazio gehiago LROCaren orrian. 82 kmko diametroa du Tycho kraterrak, 15 km erdiko mendiak, eta 2000mtako altuera kraterraren fondotik.

Kraterra Ilargian non dagoen jakiteko, hemen duzue eskema bat. oso krater deigarria da, Ilargi betean gehien bat, kraterra sortu zeneko material izpi mordoa dauzkalako.

Amaitzeko, irudiekin eginiko bideo bat eta Daniel Marínek Eureka bere blogean aipatzen duen bitxikeri bat: Arthur C. Clarkek 2001, una odisea espacial, bere nobelan hemen jartzen zuen Ilargian aurkitzen duten monolitoa.

Temas

ilargia, lroc, tycho

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



julio 2011
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031