Ez dugu hemendik gauza handirik ikusi, baina hemen dauzkagu egunsentiko konjuntzioaren irudi batzuk. Hego hemisferiotik eginikoak dira, ekliptikaren posizioa dela eta, baldintza hobeagotan ikusten ari direlako handik espektakulua. Desberdintasuna nabaritzeko, hone hemen Stelllariumarekin egikiko simulazio batzuk. Maiatzaren 13rako da. Horrela ikusten dute Córdobatik (Argentina).
Eta horrela hemendik.
Hau zergatik den ulertzeko, Ciencia y tecnología espacialeko Julio Nardónek Celestiarekin eginiko simulazioa. Ilargirako da, baina berdin da. Bideoan agertzen den bezala ikusten ari dira hego hemisferiotik. Gu “bola” berdinaren gainean gaudenez baina ezkerrerago (iparraldera) etzanago ikusten dugu ekliptika.
Melissa Hulbertenak dira hurrengo irudiak, Sydney maiatzaren 13an. Spaceweather, argitaratu ditu argazki hauek. Planeta bakoitza zein den jakiteko, jo sarrera honetako lehenengo irudira.
Egunak aurrera egin ahala, posizioak aldatu egin dira. Hemen dugu nola zeuden maiatzaren 16an. Julio Nardónena (Argentina) da lehena. Tom Cocchiarorena bigarrena, Endeavourrakin batera.