Badira hilabete batzuk Saturnon ekaitz erraldoi bat martzan dagonetik. Historikoa izan arren, ez diote horri ez Cassini misioak, ez Hubble teleskopioak den bora askorik dedikatu. Ulertezina.
Josep M. Gómes Forrelladi esker, Hubblek ateratako argazki batzuk jaso ditugu, piska bat kasualitatez hartu dituenak. Kameraren kalibrazio lanetan ari zirela, Saturnora bideratu zuten Hubble, haren bost argazki ateratzeko, filtro berdearekin soilik. Ez daude Hubblen orri ofizialean, hemen baizik. http://archive.stsci.edu/hst/search.php. Hor aurkitzea eta jesitea ez da lan erraza, baina Josep M.ak egin du gure partez. Horren berri izan zuen Sky&Telescopeeko erredaktore batzuk, irudi horiek erabiliz, youtube zintzilikatu duten bideo bat ikusi zuelako. Hemen duzue irudia eta youtubeko bideoa. Bikainak.
5 irudiekin egindako sekuentzia, zenbait aldiz errepikatuta. Bertsio motela.
5 irudiekin egindako sekuentzia, zenbait aldiz errepikatuta. Azkarrago.
Eta extra bezala Damian Peachek martxoaren 28an ateratako irudia, Birtaina Handitik. Benetan harrigarria Enckeren zatiketa eraztunen inklinazio horrekin jasotzea. Irudia handiagoa deskargatzeko, hemen.