Spirit eta Opportunityk Marte azalean “bizirik” iraun arren -justu justuan, lehenengoaren kasuan bereziki, betirako geratu bait da arean ataskatuta-, gertu du NASAk Martera joango den hurrengo misioa. Azaroaren bukaeran abiatuko da, 2012ko abuztuan heltzeko. Curiosity du izen ontziak. Gizakia beste planeta batean inoiz jarri duen aparaturik konplexuena izango da. Ea guztia ondo doan et berri interesgarriak bidaltzen dituen.