Manuel Castilloren argazkiak. Eguzki aktibitatea | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Manuel Castilloren argazkiak. Eguzki aktibitatea

Aktibitate handia dago Eguzkian eta merezi du noizean behin begiradatxo bat botatzea, beltzune asko izaten ari delako.

Blog honetan beste batzuetan ere agertu den Manuel Castillok Eguzkiaren argazki eder hau lortu zuen Cadizetik martxoaren 7an. Gogoratuko duzue Manuel blog hau jarraitzen duzuenok, Eguzkiari argazkiak ateratzeko Eguzki eklipseak ikusteko betaurreko batzuen filtroa egokituta zuelako teleskopiotik Eguzkiaikusteko. Mylar filtroa du orain eta, Lidlen 70 euroren truke erositako teleskopio txiki batekin Bresser 7 cm, irudi ikusgarri hau lortu du.

Protuberantzia erraldoiak sortzen ari dira eguzki aktibitate honen arira, SDO teleskopioak orain dela egun gutxi jasoduen hau horren adibide.

Amaitzeko, hona hemen Manuel Castilloren galeriako argazki batzuk.

2011eko urtarrilaren 30eko ilgora.

Artizarra egunez. 2010eko urriaren 11an


Iridium satelite baten distira, Orionen gerrikoan

Oso lan ona, Manuel. Ea bilatzen ari zaren NanoSailaren argazki hori lortzerik duzun.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031