Aukera polita izango dugu datozen egunetan Merkurio begibistaz ikusteko. Kasualitatez, justu aste honetan heltzen da bertara Messenger zunda, Eguzki sistematik buelta mordoa eman eta gero. 2004ko abuztaren 3an jaurti zuten zunda eta, Eguzki Sistema barrenetik hamaika “karanbola” eman eta gero, gaur heltzen da bertara, 18an orbita definitiboan kokatzeko.
Behaketari dagokionez, arratsalde hauetan nahiko baxu aurkituko duzue mendebaldeko ilunabarreko zeruan. Jupiterretik gertu egongo da, horrek bilaketa asko erraztuz. Guzti honen inguruan hitzegiten duteUniverse Todayn ikusitako bideo honetan.
Eta hemen bideotik hartutako irudi batzuk.
Orain dela urtebete ere. izan genuen Merkurio ondo ikuteko aukera, Merkurioren ondoan orduan Artizarra (Venus) egon arren. Horrek ikusgarriagoa egin zuen iazkoa, Artizarraren distira handiagoagatik, baina hau ere ez da makala izango. Ea ikusteko aukera dugun.