>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hodei lentikularrak

Péter I. Pápicsen beste bi timelapse, hodei lentikular bitxiekin oraingoan. Mendi inguruetan agertzen diren hodeiak dira eta orduak eta orduak egiten dituzte toki berean desagertu gabe. Foehn efektuarekin erlazionatuta daude.

Foehn efektua dela eta hodei orografiko deiturikoak sortzen dira.hemen eskema bat.

Noizean behi hodei hauek eskala handian ematen dira, Atrapados en el tiempo TVEko blogean zintzilikatuta dagoen animazioan ikusten den bezala. 2009ko martxokoa da animazioa.

Péter I. Pápicsen timelapse hauetan oso ondo ikusten da fenomenoa. Teiden ematen da, kasu honetan, Foenh efektua. Lehenengo timelapsean ikusten denez, zenbait orduz mantentzen da lehen planoan ikusten den hodei lentikularra. Halako batean, aizearen norabidea aldatu, eta beste inguru batean agertzen dira hodei orografiko hauek. Bigarren kasu honetan ondo ikusten da erresonantzia fenomenoa, bi nodokina (hiru, Teidekoa kontatuz). Fenomeno bitxia.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28