Astebukaeran iragarri genuen bezala astelehenean igarotze bikoitza izan zen Jupiterren. Ez zen ordu egokienean Euskal Herrirako, nahiko baxu zegoelako ordurako Jupiter. Horrez gain, eguraldi txarra izan genuen, beste behin.
Mendebalderago daudenez, hobeagoak ziren baldintzak Kanariar Irletarako. Eta handik datorkigu gertaeraren testimonia. Raúl Martínez Morales argitaratu du Astrodidácticon. Grupo de Observadores Astronómicos de Tenerife (GOAT)ko Juanjo Manzanona da argazkia eta Tenerifeko zeru ederretatik atera zuen. Bereziki ona da argazkia gure helbururako, itzalak ondo erakusteaz gain, Jupiterreko lau satelite distiratsuenak agertzen direlako bertan. Lan ona, Juanjo.