Bihar, astelehena, Jupiterreko sateliteen igarotze bikoitza ikusteko aukera izango dugu. Ganimedes, Io eta beraien itzalak Jupiterretik zehar igaroko dira. Antzeko gertaera izan zen urriaren 31an, nahiz eta oraingoan Jupiterren diametroa txikiagoa izan, urrutiago bai dago. 37”ko tamaina izango du, urteko bere minimotik (33”, apirilean) gertu. Aurtengo tamainarik handiena oposizioan izango du, urriaren 29an. 50” izango ditu orduan.
Ez badakizu zein den Jupiter, oso erraza da gaua hauetan aurkitzea, gauaren hasieran hegoan dagoelako. Inguruko “izarrik” distiratsuena da. Errazagoa izango da astelehenean aurkitzea, Ilargiaren azpian egongo delako, irudian ikus dezakezuen posizioan.
Horrela egongo dira Jupiter eta bere sateliteak ordu ofizialeko 18h30tan (17h30 UT).
Hauek dira efemeride osoak, gure ordutegian. UTrako, kendu ordu bat.
16:28, Ganimedesen igarotzea hasten da
19:30, Ganimedesen igarotzea amaitzen da
20:52, Ioren igarotzea hasten da
21:40, Ganimedesen itzalaren igarotzea hasten da
22:08, Iorenen itzalaren igarotzea hasten da
23:06, Ioren igarotzea amaitzen da
0:24, Iorenen itzalaren igarotzea amaitzen da
0:26, Ganímedesen itzalaren igarotzea amaitzen da
Ez da erraza izango guztia jarraitzea, gaua aurrera joan ahala, altuera galtzen joango da Jupiter, gauerdi inguruan sartzeko. Ordu ofizialeko 22h10tan izango da unerik interesgarriena Io eta Ganimedesen itzalak Jupiterren gainean ikusteko onduen egongo dira eta. Enaten duena baino errazagoa da fenomeno hau ikustea, baita teleskopio txikiekin ere.
Hau da gertaera guztien laburpena WinJUPOSekin sortutako irudietan. Zorte on!
20:52, Ioren igarotzea hasten da
21:40, Ganimedesen itzalaren igarotzea hasten da
22:08, Iorenen itzalaren igarotzea hasten da
23:06, Ioren igarotzea amaitzen da0:24, Iorenen itzalaren igarotzea amaitzen da
0:26, Ganímedesen itzalaren igarotzea amaitzen da
Efemerideen iturria: AstronomyLive