Bihar goizean Eguzki eklipse partziala ikusteko aukera izango dugu. Orokorrean eklipse partzial hauek oso ikusgarria kez izan arren, hau berezia izango da, egunsentia aurretik hasiko delako eta, Eguzkia ateratzen denean, eklipsatua egongo delako. Eklipsearen maximoa Eguzkiaren ateratzearekin bat etorrik oda et ahori zango da uneri konena fenomenoa ikusteko.
Horrela ikusik oda Eguzkia ateratzen Bilbotik. Euskal Herriko beste leku guztietatik, ia gauza bera ikusiko da eta Ilargiak Eguzkiaren %50a baino gehiago eklipsatuko du une horretan.
Fenomenoaren argazkia teleskopiorik gabe ateratzean ahi badugu, HDR teknika, erabili behar dugu. Hau da, argazki bat baino gehiagoa tera behar dugu, esposizio desberdinekin, ondoren ordenagailuan guztiekin bat egiteko. Argitasun desberdina dela eta, ezinezkoa da argazki ber batean paisaia eta Eguzkia ondo ateratzea. Hori dela eta erabili behar dugu HDR teknika. Sarean dituzue zenbait tutorial.
Hemen dituzue estatuko zenbait lekuren eklipsearen efemerideak Sabadelleko Astronomia Taldeak kalkulatuta. Baina, orohar, eklipsea Eguzkia ateratzen denetik (ordu ofizialeko goizeko 9ak izateko 10 bat minutu falta direnean), 10ak eta laurdenerarte, gutxi gora behera.
Hemen duzue Agrupacion Ioko Borja Tosarrek eginiko eklipsearen animazio bat.
Ez begiratu, inola zere, Eguzkia babesik gabe, altuera irabazten doan heinean gehien bat. Eguzkiak ikusteko dauden betaurreko bereziak erabili behar dira. Eta, teleskopioa baduzue, adi. Teleskopiorako dauden filtro bereziri kez baduzue, proiekzioaren bidez besterik ezin duzue eklipsea ikusi.
Horrez gain, etxetik edo lanetik ikusten ari bazarete, jeitsi pertsiana eta ikusi
zirrikituetatik pasatzen den argia paretan. Horrelako zerbaiti kusiko duzue.
Pinhole efektua da. Normalean ez bagara ohartzen ere, zirrikitu txikiak zeharkatzen duen argiak Eguzkiaren irudi mordoa ematen dituzte. Nabariagoa da Eguzkia eklipsatuta dagoenean. Eta eklipsea kanpoan ikusten ari bagara, eraman espumadera bate dota folio bat zulo batekin. Fenomeno bera ikusiko duzue.
Esandakoa, zorte on guztioi eguraldiarekin. Eta, argazkiren bat ateratzen badiozue, bidali guri eta blogean zintzilikatuko ditugu.