Ir al contenido

Espazioan atera den argazki onenetarikoa

2010 diciembre 23
por Manu Arregi Biziola

Eta, kuriosoa da, ISSaren barnean aterata dago. Pedro Duque astronauta 2003ko urriaren 18an abiatu zen Soyuz batean Baikonurko kosmodrotik ISSra. Hemen ISSko orduko tripulazioa.

Misio hartan argazki bat atera zuten, benetan ederra eta barnean fisika ugari duena. Pedro Duque bere aurpegiaren irudia ematen digun ur tantan baten aurrean.

Handitu dezagun aurpegia hobeto ikusi ahal izateko.

Fisika ugari argazkian. Goazen azaltzera. Ur tantanaren formagatik, hasteko. Grabitate ezean likidoek forma zirkularrera joten dute. Ciencia Popularren eskutik etorriko zaigu azalpena.

... en ausencia de gravedad, la forma que adquieran los líquidos es esférica, ya que así se minimiza la tensión superficial, como consecuencia de la aplicación del principio de Hamilton , que dice que todo sistema mecánico evoluciona hacia un mínimo de energía. Esta mínima tensión superficial hace que el líquido en ausencia de fuerzas externas tienda a disminuir en lo posible su superficie para un volumen dado, siendo la esfera la forma más óptima.

Optika ere, nola ez, inplikaturik dago irudian. Ur tantan borobila lente konbergentea bihurtzen da, Pedro Duqueren aurpegiaren irudi alderantzizkatu hori emanez. Eskema honek lagunduko digu zergatia ulertzen.

Lentea mehea ez denez, irudia deformatuta azaltzen zaigu, distortsioa dela eta.

Baina, zergatik flotatzen dute Pedro Duquek eta ur tatanak? Porque Espazioan daudelako, izan ahal da lehenengo erantzun bat. Ez ba. Hau da eremu grabitatorioaren intentsitatea kalkulatzeko formula.

Ahaztu ditzagun bektoreak. G grabitazioaren konstante unibertsala da, M, Lurraren masa eta R Lurraren zentrorainoko distantzia. Kalkulua Lurrazalerako eginez, 9.8 m/s2ko balio ezaguna lortuko genuen. Baina ISSaren orbitarako aplikatzen badugu (400 bat kmtako altueran dago), 8.7 m/s2ko balioa lortzen dugu. Zergatik flotatzen du guztiak orduan? Erorketa askean daudelako. Hemen bezala:

Irudi hauek hegalaldi berezietan grabaturik daude. Hegazkina oso gora doa eta parabolak deskribatzen hasten da, beheranzkoan erorketa askean egonik. Eta erorketa askean dago, baita, ISSa, ulertzeko apur bat sailagoa izan arren.

Gure batxilergoko ikasleak indar zentrifugoa behin eta berriz erabili arren, hemen azaldu genuen bezala, ez da indar hori existitzen. Zer gertatzen ari da orduan? Erorketa askean egoteaz gain, ISSak zeharkako abiadura duela, justu erorketa konpentsatzeko behar dena. Hau da, erorketatik salbu dago, “ihes egiten ari delako, justu orbita mantentzeko behar duen heinean. Irudiak lagunduko dizue hau ulertzen.

Irudi ederre, benetan mamitsua . Hemen duzue erresoluzio handiagoarekin deskargatzea nahi baduzue. Starts with a bang!en ikusi genuen.

Sarrera honek Fisikaren Karnabalaren XIV edición edizioan parte hartzen du.

elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.