Jupiter, Urano eta Ilargia, argazki berean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Jupiter, Urano eta Ilargia, argazki berean

Laurent Lavader gure astro-argazkilari faboritoenetariko bat da. Denbora asko egon da pixheaven bere webean ezer argitaratu gabe, baina indarrez itzuli da. Pasa den irailaren 23ko argazki batzuk argitaratu berri ditu, Ilargi beteko gaua eta udazkeneko lehenengo eguna.

12 irudirekin osaturiko argazkia da eta Bratañako Quimper herrian ateratakoak dira. Canon 5D MarkII, Sigma 100-300 objetiboa, 100 mmko fokalarekin.

Argazki originala da lehena. Irudi bera bigarrena, baina etiketekin. Argazkiaren detailea, hirugarrenean, non Jupiter (Io eta Ganimedes, bere sateliteekin) eta Urano ikusten diren. Jupiter lehehengo argazkian eskuinean ikusten den “izar” bakarra da.

Orain argitaratu dituen argazkien artean, bat benetan bitxia: Ilargia piruleta bat bezala erretratatua, itxasontzi txiki baten mastilak egiten du makiltxoarena. Honekin esaten dugu agur gaur, baina bihar Lavender beraren beste argazki batzuekin itzuliko gara. Ilargia izango da protagonista biharkoan, azkeneko argazki honen estilo bereko beste irudi batzuekin.

Temas

jupiter, urano

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930