Jupiter eta Urano, katalejoekin ikusgai | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Jupiter eta Urano, katalejoekin ikusgai

Egun hauetan aukerra dugu, berriz ere, Urano era erraz bateak aurkitu eta ikusteko. Erretrogradazio mugimendua dela eta, ekainean bezala, Jupiterren ondoan dago Urano. Baina, orduan ez bezala, gabe osoan zehar ikusten da Jupiter. Gauerdia ondo pasata irteten zen Jupiter ekainean.

Erraza da, oso, Jupiter aurkitzea. Gauaren lehenengo ordutan ekialdera begiratu eta han ikusiko duzue Jupiterren argi distiratsua. Gauak aurrera egin ahala, gorago dago Jupiter. baina ez du distiran parekorik izango. Ilargi betea ibiliko da inguruan egun hauetan, bilaketa erraztuz.

5.7ko magnitudea du Uranok une honetan. Leku ilunetatik begibistaz ikusteko moduan, beraz, Jupiterren argitasunaren gertutasunak asuntua dexente konplikatu arren. Prismatikoekin, berriz, erraz ikusiko duzue, hiriburuetatik ere. Gogoratu prismatikoak astronomiarako erabiltzeko hobe dala hau tripode gainean badago. Edo, besterik ez bada, ondo jarri besoak zerbaiten gainean, katalejoak ahalik eta gutxien mugitzeko. Halako zerbait ikusiko dugu:

Hemen gauza bera etiketekin:

Handituz:

Jupiterren ondo ondoan dauden argitxoak bere sateliteak dira. Ez dira, noski, posizio honetan egongo zuek behaketa egiten duzuenean. Nola egongo diren jakiteko, jo, beti bezala, Stellariumera.

Carlos E. Hernandez-enak dira marrazkiak eta ASODen agertu dira egun hauetan. Beste marrazki bat.

Argazkian ere jaso dute fenomenoa.

Babak A. Tafreshi astro-argazkilari iraniarrarena da argazkia eta twanighten argitaratu berri du. Hemen duzue.

Teleskopioa duzuenok jakingo duzue desberdin dagoela Jupiter denboraldi honetan. Baina hitzegingo dugu honetaz bihar.

Adi. Marrazkietan katalejoetatik ikusten dena dago, irudi zuzena, beraz. Kontuz teleskopioetatik alderantziz ikusiko duzue eta.

Temas

jupiter, urano

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930