>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Frantzia kanporatua: astrologiak ez du funtzionatzen

Benetan penagarria Frantziak mundial honetan egindako parera. Anelka etxeratua Raymond Domenech bere entrenadoreari botatako hitz potolo horiek direla eta. Horrek beste jokalarien “plante” bat ekarri zuen eta Nicolas Sarkozyren partehartzea.

Atzo kanporatu zuten Frantzia mundialetik. Egurra emateko aprobetxatu behar dugu. Ulertzen dugu gertatutakoak izan duen oihartzuna. Ulertzen ez duguna zera da: nola ez zen antzeko zerbait gertatu Domenechek Robert Pires selekziotik kanpo utzi zuenean Eskorpio izategatik. Bartzelonan ibilitako Frederic Guily, berriz, Alemaniako mundialetik kanpo geratu zen Cancer zelako (ez dakigu ze arazo duten Cancer direnak). Eta Johan Micoud ere zerrendatik kanpo geratu omen zen Leo zelako. Leo gehiegi zeuzkalako Frantziako hautatzaileak selekzioan. Zergatik ez zen sortu eskandalurik orduan?

Ez gaitu batere harritzen Domenech bezalao tipo “arrazional” batekin muntatu den lioa muntatzea. Ez da bere errua izan, hor jarri eta mantendu duenena baizik.

Tristeena zera da: Pires (eta beste guztiekin, noski) guztiz erratua ibili dela. Hitzegin genuen honetaz Ez dira 13 zodiakoko signoak sarreran. Norberaren zodiakoko signoa jaiotzen den unean Eguzkiaren posizioak markatzen du. 1973ko urriaren 29an jaio zen Robert Pires. Jo dezagun egun horretara Stellariumakin.

Aiba! Zer egiten du Eguzkiak Virgon? Virgo da, beraz, Pires. Ez al du inork igarri ez duela Eskorpioen izaera konfliktibo hori? (Ironiaz irakurri esaldia)

Baina nola da posible egunkarietako horoskopoetan gauza bat ipini eta Stellariumek beste bat erakutsi? Oso erraza. Astroligia aspaldi asmatutakoa delako. Jo dezagun Piresen jaiotze datara, baina 1. urtean.

Sorpresa! Eguzkia Eskorpion dago! Astrologo seriorik ez dagoenez, inork ez du horoskopoen datena zuzendu. Lurraren ardatzaren presezio mugimendua dela eta, aldatu egin dira. baina orain dela 2000 urte zirenak erabiltzen jarraitzen dugu. Zergatik? Berdin delako, astrologoen asmo bakarra dirua irabaztea delako, jendea engainatuz. Zergatik konplikatu asuntoa alferrik?

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930