>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Thierry Legault-en beste argazki zoragarri bat

Erakutsi ditugu beste batzuetan ere ISSaren eguzki aurreko igarotzeak. Benetan zoragarria Thierry Legault argitaratu berri duena. Madriletik 100 bat kmtara dagoen Saelices-tik (Cuenca) aterata dago aurreko igandean, maiatzak 16. Horretarako bakarrik etorri zen Legault astrofotografo frantsesa, segundo erdi irauten duen fenomenoa jasotzeko.

16 irudi bota zituen guztira, Calskykin kalkulatutako unea baino 2 segundo aurretik lehena. Teleskopioa Takahashi TOA-150 errefraktorea, prisma Baader Herschel filtro bezala eta y Canon 5D Mark II kamera. 1/8000sko esposizioa, 100 ISOra.

Benetan bitxia izan zen igarotzea, Atlantis transbordadore espaziala, ISStik ezkutu termikoa aztertzeko buelta emanda zegoenean gertatu zelako. Hau da, Atlantisaren azpi aldea ari gara ikusten. Hemen irudia:

Hemen detailea

Hemen argazkia erresoluzio handiagoan eta bere aurreko lanak bere web orrian.

Bitxia da orain dela gutxiko beste argazki bat dagoela, gauez ISStik Madril ingurua erakusten duena kasu honetan. Apirilaren 22koa da argazkia eta Soichi Noguchi bere egilea. Madrileko Complutensearen eskaera bat da, argi kutsaduraren inguruan egiten ari diren azterketa baterako behar zutelako. Alejandro Sanchez-ek egokiu zuen argazkia,argazki desberdinan konposaketa bat baita. Argazkiak, Madrilez gain, Guadalajara, Avila eta Cuenca, besteak beste. Informazio gehiago Benjamín Montesinos-en artikulu honetan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31