>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Coriolis ekuadorrean: erori da mitoa

Hitz-egin genuen honetaz aurreko batean baina, azto, Coriolis efektua agerian jartzen omen duen bideoa ikasleekin ikusten, irudia gelditu genuenean, oso garbi geratzen da zein den trukua. Kontatu genuen Los Simpson, Coriolis eta komunak (eta II) sarreran, baina irudi hauekin, garbiago geratzen da. Gogoratu dezagun bideoa, lehenik eta behin.

Oso sinplea trukoa. Ura komeni zaigun aldetik botata, nahikoa. Hego hemisferioan suposatzen den bezala biratzea nahi dugula? Ba horrela bota:

Ipar hemisferioan suposatzen den bezala biratzea nahi dugula? Ba horrela:

Bideoan edo zuzenean ikusiz, ez da erraza trukua harrapatzea. Baina irudi biak batera ikusiz, agerian da trukua. Coriolis efektua ahulegia da hain toki txikian eta, are gutxiago, ekuadorretik hain gertu.

Konplikatuena urak biraketarik gabe erortzea lortzea izango da. Bideoaren irudian, perspektiba aldatzen da eta ez da ondo ikusten zer egiten duen. Baina, zure bizimodua hori bada, ziur lortzen duzula!!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31