>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lurraren erradioaren neurketa: emaitzak

Dakizuenez, pasa den asteartean, martxoak 23, ospatu zen Lurraren erradioaren neurketaren bigarren edizioa. Eguraldiak ez zuen lagundu eta 102 partaidek eman bazuten izena, 525ak besterik ezin izan zuen neurketa egin, heren artean kanario, argentinar eta brasildarrak. baita Parisen zegoen ikastetxea.

Emaitzei dagokionez, hori gutxienekoa da. Garrantzitsuena, tresna sinpleak erabiliz -zuzen jarritako makila- eta imajinazioarekin, gauza handiak egin daitezkeela.

Dena den, jasotako emaitzekin egindako lehenengo hurbilketa batean 5975 km-ko erradioa kalkulatu dugu Lurrarentzat , batxilergoko liburuetan aipatzen diren 6370 km-etatik nahiko gertu.

Pere Closas, iazko lurraren erradioaren neurketaren arduradunari datuak pasatuz, iaz erabilitako prozedura bera aurtengo datuei aplikatuz, 6672 km-ko emaitza , lortu zuen, benetakotik 300km exkaxetara. Zergatik alde hori emaitza bat eta bestearen artean? Estatistika, puntu hodeiak eta erregresioen gauzak dira, konplikatuak hemen laburki azaltzeko. Emaitza ona, azken finean, bata zein bestearekin. Nere ikastetxeari dagokionez, hauek gure emaitzak:

Eguzkiaren altuera eguerdian: 49º.

Eguerdiko ordua (geuk neurtutakoa): 13h16, ordu ofiziala, 12h16min UT.

40º paralelorainoko distantzia, 345 km, iparrera.

Gure koordenatuak: 43.1170°N, 2.4170°W

Meridiana kalkulatzerako orduan, ia bete betean asmatu genuen -minutu baten bueltan errorea-. Eguzkiaren altueran, berriz, gradu bateko errorea izan genuen. Eguzkiak lainoen artean jotzen zuen eta ez zen oso garbia itzala. Horregatik, ziurrenez, errorea.

Dena den, izena eman zuten partaideen arteko %75tak ezin izan duenez neurketa egin, neurketa apirilaren 21ean errepikatzera goaz.

Eta datorren urtean ere egingo dugu, hLurraren erradioren neurketaren esperientzia urteroko hitzordua bihurtuz. Erroreetatik ikasiz eta gauzak ahal de neurrian hobetuz. Taldeen arteko harremanak indartuz eta ekintza internazionalizatuz, besteak beste.

Amaitzeko, hemen Bergarako Aranzadi ikastolako partaideak, facebookera igo genuen argazkian, munduari agurra luzatzen. Argazki hau eta beste partaide batzuek igotakoak, facebook-eko medida del radio de la Tierra taldean dauzkazue.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031