Ilargiko X-a ikusi genuen atzo, doluko egunean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiko X-a ikusi genuen atzo, doluko egunean

Lainoek tartea eman ziguten atzokoan eta azkeneko postean aipatzen genuen ilargiko X-a ikusi ahal izan genuen. Galileoskopioarekin gainera. 18:30erarte ezin izan genuen behaketa egin, baina han zegoen X-a, ondo markatuta

Galileoskopioaren gauza txar bat nahiko goian dauden objektuak ikusteko nahiko deserosoa dela da. Luzeegia da Galileoskopioaren tuboa prisma zenital bat jartzeko. Soluzio posible bat tripode altu bat edukitzea da. Baina ez dakigu dagoenik ere ez. Beste aukera, geuk erabili genuena, tripodea mahai baten gainean igotzea da. Eta eserita behatu. ezin, hala ere, oso behaketa luzea egin, lepoko mina laster hasten da eta.

Baina tira, oso egun tristea izan zen atzokoa Bizkaiko Astronomia Elkarteko lagunentzat. Jesus Escobar laguna joan zitzaigulako atzo goizean. Distantziagatik, ezin izan nuen beste batzuk beste tratatzeko zortea izan, baina benetan maite duzun pertsona horietakoa zen Jesus. Gogorra egiten zait berari buruz hitzegitea.

Nolakoa zenaren adierazle atzo Esteban Estebanek Bizkaiko Astronomia Elkartearen foroan kontatzen zuen anekdota: “Hace poco me ofreció un dobsoniano muy adecuado para mi aula de astronomía de Durango, que seguro será utilizado por muchos chicos y chicas que acudan allí. Cuando le pregunté cuánto costaba, me dijo: Bueno, gratis no es; me debes un café. Pero se fue sin que le invitara al café.”

Azkarregi joan zaigu, zoritxarrez. Jesus, astronomia taldeko kideok ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031