>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Unibertsoaren koloreak

Behin baino gehiagotan galdetu digute ea galaxiak eta nebulosak benetan diren argazkietan ikusten diren kolore horietakoak. Galdera ona. Erantzuteko nekeza.

Zergatia ulertzeko, jo dezagun sarera eta konparatu ditzagun argazki hauek, guztiak Orioneko nebulosakoak. Zeinek erakusten du nebulosa benetan den bezalakoa? Galdera horren erantzun on bat hau izango zen: zer nahi duzu esan?

Ez garelako ohartzen horrelako nebulosa baten barnean egongo bagina, utzean gaudela pentsatuko genuela. Nebulosa eder horiek horrela ikusten dira urrutitik eta argazkietan soilik. Berez horrelako gauza eder baten erdian gaude, Esne Bidea. Eta ez ditugu galaxietako kolore zoragarri horiek ikusten. Egia da gure atmosfera traba handia dela, baina, horre barik ere ez genuen gure galaxia ondoko argazkian ageri den bezala ikusiko. Lehen gure galaxia osoa kanpotik txundituta begiratzen imajinatzen nuen nere burua. Baina galaxia osorik ikusteko distantzia joango bagina, argia ahulegia izango zen eta gure ondoko Magalleneseko Hodeiak bezala ikusiko genuen, gauza zuri bat bezala.

Giza begiak bere mugak ditu. Nahiko fotoi jasotzen ez dituenean ezin du koloreak ikusi eta txuri-beltzean ikusten du. Argazkietan koloreak agertzen dira fotoiak akumulatzeko kapazidadea dutelako. Baina ez pelikula kimikoak ez detektagailu elektronikoak ez dira perfektuak eta koloreak interpretatu egiten dituzte. Hori dela eta, ziurrenez aurreko argazki horietako batek ere ez ez zuen Orioneko nebulosaren benetako kolorea jasoko.

Baina asuntua, izatez hori baino konplikatuegiagoa da oraindik. Giza begiak espektroaren zati txiki bat besterik ezin du jaso, argi ikuskorra deritzoguna. baina askoz ere argi gehiago dago. Hori dela eta, sarrera honen lehenengo galdera geizki planteatuta zegoen. Ezin dugu galdetu ea nebulosak argazkietan ikusten diren bezalakoak diren. Galdera zuzena ea gure begietarako horrelakoa izango zen da.

Heltzen gara, azkenik, blogaren sarrera honen zergatira. Club Sur Astronómicori esker web orri zoragarri bat aurkitu dugu Chromoscope. Bertan gure galaxia eta unibertso osoa ikusteko aukera dugu, baina argi mota desberdinetan. Nolakoa da gure galaxia eta Unibertsoa argi ikuskorrean? ba horrelakoa, gutxi gora behera.

Eta infragorrian?

X izpitan

Irrati uhinetan

Hidrogeno alphan

Mikrouhinetan

Benetan zorragarria web orria eta aukera mordoa eskaintzen duena. “l” tekla sakatuz konstelazioak agertzea, adibidez.

Hasierako galderara bueltatuz: irudi hauetako zeinek erakusten du nolakoa den Unibertsoa? Esaherak dioenez, guztia zein koloretako kristalarekin begiratzen dugunaren araberakoa da. Erabiltzen dugun uhin luzeeraren araberakoa, kasu honetan.

Sarrera honek abenduaren 30ean ospatuko den Fisikaren Karnabalaren bigarren edizioan parte hartuko du. Astrofísica y Físicak egiten du oraingoan etxe lanak.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031