Blogs

Ibon Gaztañazpi

Alakrana

Familia

Ibon Gaztañazpi

Orain arte esan ez badut ere, badaezpada,lehen bait lehen argi dezadan. Alakranan bizimodua gogorra da. Marinelen bizimodua oso gogorra da. Hemen ez dago ‘flowerpower’-ik. Blog honetan jarri dituguna argazkiak edo bideoak ikusita, inork pentsa lezake hau kruzero bat denik eta‘Queen Mary’-n gaudenik. Ezta gutxiagorik ere. Hau arrantza ontzi bat da, jendea lanera etortzen da, kontuari […]

La vida en el 'Alakrana'

Ibon Gaztañazpi

Son las cinco y cuarto de la mañana y poco a poco comienzan a llegar los marineros al comedor principal del ‘Alakrana’. Aún no ha amanecido y es la hora del desayuno. Antes de que salga el sol, todos y cada uno de los 42 hombres que componen la tripulación de este conocido atunero de […]

La vida en el Alakrana. Día 21

Ibon Gaztañazpi

Gaur igandea da eta bideo bat egin dugu. Goikoak esan zuen bezala zazpigarren egunean atseden hartzea tokatzen delako ez, hemen igandetan ez baitago atsedenik, baizik eta aldarte onean jaiki garelako. Gainera, gosaltzeko bizkotxoa egin digu Saltsapiztutzailek eta, gezurra badirudi ere, halako gauza itxuraz txikiek eragina dute hemengo jendearen umorean, baita gugan ere. Laneko igande hau […]

Arona

Ibon Gaztañazpi

–          Ze, Arona? Gaueko guardian. –          Bai, hamabiak arte. Hamarretatik gauerdira. –          Bi orduko txandak egiten dituzue, ezta? –          Bai, bi ordu. –          Eta, gogorra egingo da hemen egotea, gauez bakarrik? –          Beno, ez dago besterik. –          Ze, Arona, eta zu nongoa zara ba? –          Senegaldarra. Dakarretik ehun kilometro pasatxora bizi naiz, hegoaldera. –          Casamasen? […]

Zortzi izar – Ocho estrellas

Ibon Gaztañazpi

Lehorrean bezalaxe Itsaso zabalean ere ilunak ekartzen du eguneko unerik lasaiena. Iaio afaltzen dugu. Angel eta sukaldeko bere taldeak hiru plater prestatzen dizkigute gauero eta hutsik egin gabe hirurei heltzen diegu. Arraunean ez dakit, ez naiz halako putzutan sartuko, baina mahaiean behintzat oriotarrak bermeotarren aurretik gara nabarmen, gutxienez lau traineruko aldearekin. A ze jankadak egiten […]

Erria txikota, txo! – Arria chicote

Ibon Gaztañazpi

Hamahirugarren eguna dugu Alakranan eta dagoeneko baporeko bizimodura egokitu gara. Hasieran gure arreta pizten zuten hainbat kontu guztiz arruntak bihurtu zaizkigu bi aste eskas pasa ondoren. Adibidez, dagoeneko ez gara harritzen ogitartekoaren garaian jantokira jaitsi eta sukaldaria eta marinelak elkarri asto beltzarenak eta bi esaten entzuten ditugunean. Ontziratu ginenean une batetik bestera mutur joka hasi […]

Ostiral bazkalondoa – Viernes después de comer

Ibon Gaztañazpi

Ostiral bazkalondoa Ostiral bazkalondoa da eta ospatzeko video koxkor bat atondu dut gure ibilerekin. Bitan banatu behar izan dut. Ez zabarkeriz, baizik eta hemen interneterako konexioz justu gabiltzanez, astunegia zelako pieza bakarrean bidaltzeko. Esan bezala ostiral bazkalondoa denez, oso pozik gaude, literatura astunetan murgiltzeko batere gogorik gabe. Momentu honetantxe ari dira kubiertan arrantzaleak sarea jasotzen, […]

Inutila – Marinero de mierda

Ibon Gaztañazpi

INUTILA Aspaldi ez naiz gaur bezain inutila sentitu. Eta oraintxe esango dut zergatik. Telebistarako grabatzen ari garen erreportajearen gidoiak hala eskatuta, sarea jasotzera joan gara goizean Serafin eta biok. Dani kamararekin geratu da, gure joan etorriak betikotzen ditxosozko aparailu digitalean. Maleta zarpailean nituen erroparik zaharrenak hartu, eta hantxe joan naiz sarea alatzera (horrelaxe esaten diogu […]

Larunbat gaueko sukarra – Fiebre del sábado noche

Ibon Gaztañazpi

Gaur larunbata da, hemen, Prantziyan eta baita Filipinetatik haruntza ere, gure amona zenak esango lukeen bezala. Gure gaurko martxari erreparatuta, baina, berdin berdin izan zitekeen asteartea, asteazkena, astelehena edo edozein asteegun buruzuri. Kaleko bizimodu ziblizatuaren parametroekin alderatuta, gure Alakrana honetan ez da ezertan antzematen larunbata denik, besteak beste, atunontzietan astelehenetan bezala lan egiten delako larunbatetan […]

Laugarren Eguna

Ibon Gaztañazpi

Lau egun oso pasa dira Seychelletako badiatik irten ginenetik eta baporeko bizimodura ari gara ohitzen. Ze erremedio! Hau ez da lehorra, eta nahita ere, ezingo genuke dena pikutara bidali eta beste norabaitera alde egin. Alde horretatik, kartzela baten antza du Itsaso zabalean dagoen ontziak, eta Alakranaren karelak zehazten du egun hauetan gure mugimenduaren eta gure […]

junio 2018
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930